martes, 17 de enero de 2012

Bereterretchen oinatzak


Bereterretchen oinatzak
“Glosa instrumentalak” programarekin kontzertuak eskeintzeaz gain, 2012rako, KHANTORIAk, Bereterretchen oinatzak izenpean aurkeztuko duen ikerkuntza eta errepertorio berria prestatu du. Erdi aroko lehenengo eleiz-modoan konposaturik dagoen Bereterretchen Khantoria herri honetan oraindik abesten den kantarik zaharrenetarikoa da. Baina, posible litzateke kanta honen lehenengo bertsoaren melodia IV. mendeko Jam Christus astra ascenderat Mendekoste eguneko himnoan oinarriturik egotea, azken hau XV. mendeko Zuberoara eleiz kantu ezberdinen bitartez heldu izan zitekeelarik? Hau da berriki prestatu dugun Bereterretchen oinatzak lanak sostengatzen duen tesia, 2011-ko azaroan grabaturiko lana eta datorren otsailaren 10an, Durangon aurkeztuko duguna kontzertu-hitzaldi baten bitartez. Honen ondoren material hau aurkezten jarraituko dugu bai kontzertu-hitzaldi formatoarekin, biolin/arrabita eta biolarekin lagunduta, bai kontzertu bezala, jatorriz Erdi Aroko modo gregoriarretan konposaturiko doinu herrikoi euskaldunen gainean eraikitako moldaketa berriekin, kasu honetan Edi Aroko organettoa aurretiaz aipatutako instrumentuei gehituz.



Bereterretchen oinatzak (Las huellas de Bereterretche)
Además de continuar ofreciendo conciertos con el programa Glosas instrumentales, para 2012 KHANTORIA ha preparado una nueva investigación y repertorio que presentará bajo el título Bereterretchen oinatzak. La bálada Bereterretchen Khantoria, compuesta según el primero de los modos gregorianos, es una de las canciones más antiguas que aún se cantan en el País Vasco. Sin embargo, ¿cabe la posibilidad de que la melodía de su primer verso esté basada en el himno de Pentecostés Jam Christus astra ascenderat cuyo origen se sitúa en el siglo IV, habiendo podido llegar dicha melodía al Zuberoa del siglo XV a través de diversos himnos eclesiásticos? Esta es la tesis que sostiene nuestro reciente trabajo Bereterretchen oinatzak, trabajo grabado en noviembre de 2011 y que presentaremos con un concierto-conferencia en Durango el próximo 10 de febrero. Posteriormente continuaremos presentando dicho material bien bajo el formato de concierto-conferencia con violín/rabel y viola o en formato concierto junto a nuevos arreglos sobre melodías populares vascas originalmente compuestas según los modos gregorianos medievales; en este caso añadiendo el organetto medieval a los instrumentos antes citados: violín/rabel y viola.

miércoles, 4 de enero de 2012

Khantoria - Programa (Eusk.)



Ziortzako Kontzertuak, 2011 Ekainak 4

Taldea sortu zen urtean, 2010ean, KHANTORIAk Tomás Luís de Victoriaren musikaren gainean eraikitako glosa instrumentalak programa aurkeztu zuen Durangoko “Kurutzesantu” kontzertu/museo esparruari hasiera emanaz. 2011an zehar, KHANTORIAk antzinako musika eta ganbera musikako hainbat zikloetan aurkeztu du programa hau, besteak beste, Ziortzako Antzinako Musikako kontzertuetan, Ordiziako “Barroko Aire” zikloan, Getxoko “Neguko bidaia” ganbera musikako kontzertuetan eta Zornotzako “Elizatan” zikloan. Programa honetan oraindik gordetzen diren T.L. de Victoriaren moteteen gainean eraikitako hiru glosak aurkezten ditugu, G.B.Bovicelli eta Adrian Denss-ek eginak eta guztiak 1594an agertuak, Victoria artean bizirik zela. Lehenbizikoa KHANTORIAk berreraiki du, Bovicellik plazaraturiko lehen ahotsaren bertsio apaindutik abiatuta, azken hau Edward Paston laute jole ingelesari egozten zaion eskuizkribu batetik jasotako gainontzeko ahotsen antolaketarekin bateratuz. Aipaturiko glosak Monteverdi, Palestrina, Cima eta Mariniren musikaz testuinguruatuak agertzen dira. Hautaketa honekin Errenazimenduaren eta lehen Barrokoaren arteko trantsizio musikaren edertasuna erakusten saiatu gara, bere esentzia bokalaren soiltasuna teknika instrumentalak ematen duen aukerekin apainduta.
Jarraian aurkezten dizuegun bideoak T.L. de Victoriaren Vadam et circuibo civitatem motetearen bigarren zatia jasotzen du, KHANTORIAk interpretatua 2011ko azaroaren 19an Ordiziako “Barroko Aire” zikloaren barnean emandako kontzertuan

lunes, 2 de enero de 2012

Khantoria - Programa (Cast.)


Ordizia, festival “Barroko aire”, 19 de noviembre de 2011

En 2010, año de su formación, KHANTORIA estrenó su programa Glosas instrumentales sobre música de Tomás Luís de Victoria inaugurando el espacio de conciertos/museo “Kurutzesantu” de Durango, y a lo largo de 2011 Khantoria ha presentado este programa en festivales de música antigua y ciclos de cámara como: Festival de Música Antigua de Zenarruza, Festival de Música Antigua “Barroko Aire” de Ordizia, Ciclo de cámara “Neguko bidaia” de Getxo, Ciclo de cámara “Elizatan” de Amorebieta, entre otros. En este programa se recogen las tres glosas sobre motetes de T. L. de Victoria que se conservan, realizadas por G.B. Bovicelli y Adrian Denss y todas ellas aparecidas en el año 1594, aún en vida de Victoria. La primera de ellas ha sido reconstruida por KHANTORIA combinando la versión ornamentada de la primera voz publicada por Bovicelli con la distribución del resto de voces recogida en un manuscrito atribuido al laudista inglés Edward Paston. Dichas glosas están contextualizadas con obras de Monteverdi, Palestrina, Cima y Marini. Con esta selección tratamos de mostrar la belleza de la música de transición entre el Renacimiento y el primer Barroco, la simplicidad de su esencia vocal adornada con las posibilidades que otorga la técnica instrumental.
El video que presentamos a continuación recoge la 2ª parte del motete Vadam et circuibo civitatem de T. L. de Victoria interpretado en directo por KHANTORIA en el concierto ofrecido el 19 de noviembre de 2011 en el festival “Barroko Aire” de Ordizia.